Baldin eta nerekin harremanetan jartzeko interesa baduzu, idatzi korreo bat

SUBKONTZIENTEAK
HOBETZEN DU EGOERA

Compartiendo Sanación - Tomás Etxabe
Tomás Etxabe Arakistain
metodo integra

Nor naiz?

Nere izena Tomas Etxabe da, osatzearen eremua da nire iharduna. INTEGRA METODOAren bideratzailea naiz.
Hara hemen egindako formakuntza:

  • Maila 1
  • Integra Metodo nagusia
  • Subkontzientean aditua
  • Mundu Energetikoan aditua
Certificado Experto Subconsciente
certificado experto  mundo energético

Dugu kontzientea den gunea eta kontzientea ez dena, SUBKONTZIENTEA alegia. Gidari automatikoen modura garama, barrendik osatzea ahalbideratzen du.

Guztia bibrazioa da, ENERGIA DA. Sinestu egin dugu kontatutakoa, eta horrela dijoakigu. Bibrazio oneko frekuntzietan bizitzen asmatuko bagenu, farmazi entrepresa boteretsuak porrot egingo lukete.

Zerbaitek ondoeza eragiten badizu, atera erosotasun gune hortatik, utzi alde batera sineskera mugatzaileak. Koherentziakin lerrokatu eta osasuna, ongia, berreskuratu.

HAU EZ DA MAGIA, ENERGIA DA MUGIMENDUAN.
Medikuntza ofizialak kontuan hartzen ez duena.

Sineskerak, pentsamenduak,
emozioak portaerak, baloreak, …
intentzioa eta desioa ere,
ENERGIA DIRA BAITA.

SUBKONTZIENTEAK, arima ere esan daiteke, GUZTIA DAKI.
HOR DAGO GAKOA. 

Gihar testaz baliatuz (kinesiología) eta galdera zehatzak eginez, erantzuna berehalakoa da.

IZAKIA LERROKATZEA DA KONTUA.
SOBERAN DARAMAGUNA KENDU.
SINESKERA HARMONIZATZAILEAK GRABATU.
OSATU.
HITZAK DIOEN BEZALA, SINETSI.
HEURAKIN BIZI

OSATZEKO ERABAKIAK GARRANTZI HAUNDIA DU

MEREZI DUGU ERABATEKO BIZITZA, ATZEGINA, HARMONIAZ BETERIKOA.

Frekuentzien bibrazioak egokiak behar dute izan.

1. HELBURUA: Beti, helburua da landu behar dena. ¿Zer aldatu nahi dut edo zer aldatu behar dut? Zergatik? Zertarako? Nere bizitza nolakoa izatea dut gogoko?. Izan daiteke osasun kontua eta baita ere orokorra.

2. Kalibratzea: Subkontzientearen erantzuna gihar testa tarteko.

3. ORDEZKARI MODUAN: Urrutira egiten den saioa da, hala ere, esan energiarentzako urrutiko kontu hori ilusioa baino ez dela. Gobernatzailea den meridianotik pasatuz imana.

4. INTENTZIOA: Ordezkari lanean haritzen denak (bideratzailea) eta ordezkatua den pertsonak (bezeroa). Intentziorik gabe ezinezkoa da.

Soberan dagoenari helduko diogu, galdetuz, testa tarteko, ea zerk galerazten duen (gogoratu guztia energia kontua dela eta subkontzienteak badakiela).

SAIO BAKOITZEAN, BETI, EMAITZA IZAN OHI DA. ZUK ERABAKI.

KANPOKO ENERGIAK dira lehen begiratu beharrekoak. Eta zihurtatzeko aurrerantzean eragin hezkorrik ez izateko Integrazio Energetikoa egin ahal da eta Inmunitate energetikoa.

INOREKIN LOTURAK. Izan daiteke:

  • Etengabeko lotura energetikoa
  • Kordoi energetikoa
  • Harremaneko energia toxikoa
  • Eta abar …

OROIMEN SUBKONTZIENTEAK. Izan daiteke:

  • Arima eta gorputzaren harreman eza
  • Akordio karmikoak
  • Trauma emozionala
  • Leialtasun hezkorrak
  • Itoarazitako emozioak
  • Blokeo emozionalak
  • Arimaren zauriak
  • Zentzumena mugatzen duten gailu energetikoak
  • Et abar…

PROGRAMAZIOAK. Izan daiteke:

  • Alarmista
  • Autosabotaia
  • Insentsibilitatea
  • Mingarria
  • Sentsibilitate handiko pertsonaia

OROIMEN ENERGETIKOAK. Izan daiteke:

  • Energia guneen eta kanalen (txakrak eta meridianoak) harmoniarik eza
  • Blokeatze energetikoa
  • Eta abar...

Hara hemen adibide batzuek:

  • FOBIAK
  • DOLUAK egiteke
  • DEPRESIOAK
  • ANTSIETATEA
  • MIN KRONIKOA (fibromialgia bat, Neke kronikoa)
  • EMOZIO ASTUNAK
  • TRANSPLANTEAK
  • ETXE ETA ARETO GARBIKETAK,

Eta osasun kontua izanik helburua, honako galderak egiten dira:

  • NERE SINESKERAK DIRA gaitz hau erakartzen dutenak?
  • NERE ELIKADURA DA?
  • BITAMINA ETA MINERALAK?
  • GUNE EDO ETA GAILU ELEKTROMAGNETIKOAK DIRA? GAI TOXIKOAK DIRA?

Eta bukatzeko SINESKERA BERRIEN GRABAKETA DATOR, ETA BERGRABAKETA beharrezkoa izanik. Hemen norberaren ardurak garrantzi handia du. Helburua lortzean nola sentituko zinateke? Zerk eragotzi dezake lorpena?

Osasuna eta mundu hobea eskutik dohaz. Saioa egin ahal izateko jar zaitez harremanetan. Zeure baliabideetakoren bat partekatzea da hain zuzen saio honen prezioa.

OSATZE ENERGETIKOA = INTEGRAZIO ENERGETIKOA

Compartiendo Sanación - Tomás Etxabe
logo Compartir sanación

Mundu osoari zuzendutako mezu bat da, Lurrean bizi diren pertsona guztiei. Gizateria osora.

Segurtasunarekin eta konfiantzarekin bizi behar dugu giza babes iraunkorra edukitzeko, kanpoko bermearen zain egon gabe. Eta hori bakarrik posible da lehendik dauden, nor berak ditugun baliabideak partekatzen direnean, ditugun giza gaitasunak alegia. Natura maitatu eta errespetatzen denean.

Arauak ezartzen diren mundu batean bizi gara, itzaletik gobernatzen duen gutxiengoaren alde egiten duten, edo gutxienez partzialki, eta bere mezua gezur interesatua eta kaltegarria da.

Osatzeko ihardunaro dedikatzen diot nere egitekoa, osatzea esaten dut, identifikatzen duen hitz bat erabiltzeagatik. Edozein sintoma tratagarria da. Animaliak eta landareak ere.

Partekatzeko ideia honetan, saioa zuzenean egin ohi da, eta urrunera ere ahal da. Urrunera? Energia hori non nahi dago.

Osatze Birkonektiboaz ari nahiz edo neri gustokoa zaidan OSATZE ENERGETIKO MAITEKORRA.

Tomás Etxabe

Tomás
Etxabe
Arakistain

OSATZE ENERGETIKO MAITEKORRA

  • Gauza solidoa edo eta likidoa izatetik haratago, energiaz osatuak gaude.Zelulak energia igorritzen dute. Argia igorritzen dute. Biofotonikoak dira.
  • Energia, argia eta informazio: Hori da Osatze Energetiko Maitekorra. Hirurak bat eginda: Praktikatzailea, energia unibertsala eta bezeroa.Sintomatik, diagnostikotik, haratago goaz. Oreka lortzera.
  • Osatze Energetiko Maitekorrak bat egiten du “Campo Punto Cero” deritzaionakin. Burmuinak hortik jasotzen du informazioa. 
  • Kontzienteki bat egiten dugu Adimen Unibertsalakin, bizitzeko modu guztiak sortu zituena. Jatorrizko diseinua.Teknikatik eta tratamenduetatik haratago doa.
  • Bihotzez bideratzen den energiak askatzen gaitu.
  • Kontuz maitasunak beldurra estaltzen duenean.
  • Sentitu, pentsatzeatik haratago: Maitasuna.
  • Osatzeak, maila fisiko, mentala, emozionala eta espirituala, ditu kontuan.
  • Gerta daiteke osakuntza, ustea edo nahiatik aparte, beste zerbait izatea.Koherentzia eta maitasunaren mailarik altuena.
  • Planetaren bibrazioa hobetzen gaude. 
  • Zerbait konpontzea baino gehiago da. Giza eboluzioa da.
Resonancia aura
  • Ordezkari gisa

  • HELBURUAK

  • EMOZIOAK

Ordezkari gisa

Pertsona batek, nire kasuan, urrunera saioak egiteko ordezkari gisa bakarrik egin dezake, eta beraz, irudikatutako pertsonarekin konektatzea ahal da bioenergia tarteko.

Ordezkaria: hirugarren pertsona batekin katalizatzile bihurtzen da, energia unibetsalarekin bat eginez.

Ordezkatua: Bezeroa litzateke. Konesioa bideratu nahi duzun pertsona da.

Tomás Etxabe Arakistain

Audio transkripzioa

Kaixo lagun.

Gustatuko litzaidake grabazio hau entzutean edo idazki hau irakurtzean, azkenera heltzen bazara behintzat, zure onerako izatea, horixe bera bai da nere desioa. Zaude adi.

Nere izena Tomas Etxabe da. Autodidakta nahiz, beti ikasten, billatzen eta berritzen ere. Australiako aborigenen Benetakoak izeneko tribuak dioen bezala: “Sugeak azala berritzen duen moduan, berritzea dagokigu eta denborak aurrera egiten duen ehinean, pertsona hobea izatea”.

Ibillia naiz iharduera sozial zein politikoan, sindikalista izana ere, sindikatoak oraindik legeztatuak etziren garaietan, geroan ere bai. Beti mundo hobe baten billa, herritarren ongizatearen billa. Egitura sozio-politikoaren aldaketa, hobekuntza, helburu bezala.

Hala ere, gaurko talaiatik begiratuta, bazen hor zerbait hanka motz geratzen zena, eta zer izango: norberaren portaera, berekiko eta besteekiko. Bereziki egituren aldaketaren billa zebilen horrena, ni neu barnean, jakina.

Gaur egun bada zerbait lehen kontuan ez nuena, eta nere ustez garrantzi handia duena bakoitzaren eta munduaren hobekuntza ahalegin horretan, eta da “Zeure buruari opa diozun onura hori, egin besteeri ere”.

Grabazio hau 2021eko urrian prestatua da. Eta badakit hitzak berekin daramala erresonantzia bat, eta badakit erresonantzia energia dela. Erraz egingo zaizu ohartzea honek baduela garrantzia, eta hitzak berekin behar duela intentzio ona. Nere ahalegina horretan dabil.

Zerk sostengatzen du Unibertsoa energiak ez bada?. Ba da formula bat ezaguna egin dena: E= mc2. Alegia masa eta argiaren belozitatea bikoiztua. Dena da energia. Beraz, gutako bakoitzaren portaerak eragina du norberaren bizitzan, gertukoan eta mundo zabalean ere. Zer dela eta?, ba dena eta denok batuak gaudelako, Unitate bat garelako. Zenbaitek honi Holograma deitzen dio.

Aurrez portaerak aipatzen nituen. Eta portaera zerk eragiten du?, hori garbi dago, pentsamenduak. Galdetu dezakegu pentsamenduak non eta nola sortzen diren, bainan ez da hori orain dagokiguna.

Dakiguna da pentsamenduak burmuinean hartzen duela leku. Millakak dira egunean ditugun pentsamendu kopurua. Eta dakiguna da pentsamenduak ditugun sineskerekin zerikuzi zuzena duela. Ze sineskera, halako pentsamendua.

Bada zerbait gehiago oraindik aipatu ez dena, emozioak alegia. Emozioa, sentipena, barruko taupada.

Begira ze gauza interesantea azaltzen den hemen: sineskera-pentsamendua-portaera-emozioa. Guztia, energiaren ibillera da.

Hau dena gizarte eredu honetan gertatzen da, gutako bakoitza hor gaude. Eta gizarte eredu honek duen ezaugarri nagusietako bat elkarrekin konpetitzea da, horretara garamatza bide ezkorrak. Egia esanda, irabazle atera diren portaerak dira, eta jakin badakigu aurretik sineskerak daudela.

Jarrera materialista gordina dugu gainean, besteak beste usten dugulako guztia hemen bukatzen dela, bihotzak planto egitean. Eta horrela ez balitz?. Nondik dabil arima?. Nondik dabil azpi-kontzientea?.

Pertsona materia baino zerbait gehiago da, izaki espirituala alegia. Etengabean uhinak sortzen ari gara, era batekoak edo bestelakoak. Elektroiak, protoiak, partikula atomikoak, atomoak, molekulak,… auskalo zer. Bakoitzak sortzen duen energiaren araberakoa.

Gizateriak aurrera egin du?. Esango nuke baietz, nahiz eta momentu honetan aurrera egite hori kinka larrian dagoen. Historian zehar lankidetza izan da bultzatzailea, elkarlana alegia, nahiz eta bakarkeria, bestea gailendu nahi izatea, present egon den beti. Egun Naturari bizkar eman da gabiltza. Hau marka hau.

Ba da lankidetzako adibide on bat, ez ahin urruti, orain 10.000 urte. Herri iberoetaz ari nahiz.

Elkarrekiko lankidetza eta Naturaren legeaz integratuak.

Egun populazioaren gehiengoa gaixorik dabil, gutxi batzuek hori dute gogoko, negozio borobilla gaixotzeakin. Gizateria, izate biologikoari bizkar emanda dabillela esatea egoki deritzot. Hemen ba degu beraz zer aztertua.

Gutxi batzuek gaixorik nahi gaituzte, bainan galdera nagusia da: Guk zer egiten dugu?. Gutako bakoitzaren jarrera tarteko, egiten dute egiten dutena. Errudun nagusia, inor izatekotan ere, norbera da. Azkenik, hartzen dugun edo erabakitzen dugun portaera horren ardura, norena da, norberarena ez bada.

Ze gauza, joera daukagu besteeri kulpak ematekoa. Hori bai da errazena. Kulpabilitatea besteena den ideia horrekin bizitzeak norberaren burua lasaitzeko asmoekin egin ohi da, bainan eguneroko errealitatean ez da horrela gertatzen. Inkontzienteki bada ere, “etxe kalte” bihurtzen gara. Bada garaia geure ardurataz jabetzeko, etengabeko negarrean ibili gabe.

Guzti honekin ez dut esan nahi besteek dena ondo egiten dutenik, okerrik ez dutenik, ez orixe. Bereziki izkutuan dabillen gutxiengo horrek, men egiten dien agintariek, horretara prestatzen diren ugazabek eta abar. Baina esan nahi dudana da, dagozkigun ardurak ezin ditugula besteen bizkarrera bota.

Gizateria harmoniatik urrun dabil momentu honetan, progresoaren izenean hankaz gora jarri ditugu basterrak, nor baino nor, lehen nioena, konpetentzia. Natura gizateriaren parte izango ez balitz bezala, bizkarra emanda.

Azkenik, guztia sineskeren kontua dela esango nuke, uste dugu dena erabili dezakegula dagokigun erara. Demokrazian gaude, edo hori diote, merkatu librean alegia, eta ahal duenak ahal duena egin dezake, eta besteak hor konpon.

Gehiengo bat bizi da guztia bizitza honetako kontua izango balitz bezala. Pentsakera horren ondorioz jarrera egoista egiten da nagusi. Bainan aizu, lehen nioen dena energia dela. Egun gertatzen dena da, zekulako desarmonia egin dela nagusi.

Gutxiengo bat, tamalez oraindik, horretaz ohartua da, eta hainbat jarrera aldatzen ari gera. Hala ere desoreka dugu nagusi arlo guztietan. Ondorioz, osasuna galtzeraino garamatza, eta begira, argi gorria piztu dela esan behar.

Sineskerak garamatza pentsamendu jakin batera, pentsamenduak garamatza jakineko jarrera batera edo portera batera, eta ondorioz jokabidea dator, eta zelulak ere azidifikazioaren eraginean. Liptonek aipatzen du zelularen mintzaren eragiña, eta Hamerek pozintzen gaituen emozioa aipatzen du. Beraz badugu zer ikasia eta aldatua.

Egungo gizateria harmoniosoa balitz, naturarekin integratua, ez ginateke egongo gauden egoeran. Gauza da, bat egim behar dela Unibertsoa sostengatzen duen zentzuzko energia horrekin.

Nioen hasieran hitza bera energia dela, eta nola ez, pentsamendua ere. Giza biologiak pentsamendu ezkorrekin toputz egiten duenean, gorputzak adieratzen digu zerbait ez dabillela ondo. Horixe bera da neri gertatua, eta beste askori ere. Ohartu nahiz inguruan izandako zenbaitzueri ere hori gertatu zaiela, batzuek tamalez, heriotzeraino.

Gorputzak adierazten duenean desoreka bat, adi, zeren zerbait ez dabil ondo gure barnean. Ez bagara konturatzen ere, azpikontzientera, inkontzientera, arimara, edo nahi dena, mezu desegokiak bideratzen ditugu gure pentsamenduak tarteko, eta ondorioz desarmoniak hartzen du lekukoa, eta desarmonia hori norbera baino haratago doa. Eta horrela, gizarte eredu bat gauzatzen da, bakoitzak bere ardurarekin, txikiagoa edo handiagoa.

Eta hemen garrantzi handia du pentsamenduak, ez bakarrik energia delako, baita ere portatzeko modu jakin batera garamatzalako. Lurra izeneko planeta hau modelatzen dugulako. Batzuek besteak menpean hartzera, eta besteek menpetasaun horren interpretazioa bibrazio baxuko pentsamenduetan murgiltzera.

Bai edo bai, maitasunak gailendu behar du atera ahal izateko desoreka edo desarmonia honetatik.

Hawkinsek dioen bezala: “Maitasuna ez da emozio bat, izateko modu bat da, besteekin harremanak ulertzeko eta eramateko modua”. Esango nuke maitasunaren kontua nahiko ondo definitua dagoela, labur bada ere.

Berriro, hausnarketa honek, pentsamenduetara garama. Eta pentsamenduak lotura behar du aurrez nioen honekin: “Zeure buruari opa diozun hori egin besteeri”. Horrela ez bada, zerbait oker dabil norberaen barnean. Pentsamendu ezkorrak kalte egiten digu eta kalte egin dezake, pentsamendu baikorrak onura dakar norberarentzat eta besteentzat ere.

Escuderok honela dio: “Pentsamenduak arimaren eskuak bezala dira, bizitza modelatzen dute”. Nik uste zuzen dabilela hau esatean. Eta gehiago diot: Maitasuna, maitasuna, munduaren salbatzaile, ikara eta beldurra, denon izorratzaile.

Honezkero konturatuko zinen ze lotura dagoen sineskeren eta pentsamenduen artean. Pentsamendu eta emozioen artean ere. Agian sineskeren aldaketen beharra dugu, eta hau ez da beti erraza izaten, usten dugulako ditugun sineskerak zuzenak eta egokiak direla. Hau guztia dantzan jarri beharko genuke, zeren eta bestela arriskua dugu dogmatikoak izateko. Dena landu daiteke. Zenbait sineskera, bidea blokeatzen duten ladreiluak bezala dira.

Ditugun sineskerak jaso ditugu gurasoengatik gehienbat, familikoengandik, hauzokoengandik, apaiza edo lekaimeengandik, maixu zein andereñoengandik, eta abar….. Eta egia da, denak bihotz honez egin dute, hobe beharrez alegia, bainan horrek ez du esan nahi derrigorrez zuzenak direnik.

Belaunaldiz belaunaldi aurrera egin behar da, eboluzionatu, eta honek besteak beste, sineskera zaharrak alde batera utzi eta berriak barneratzea eskatzen du.

Unibertsoa energiak sostengatzen duenez, honetaz zientzilariak adoz daude, egin dezagun bat energia mota horrekin, zentzuduna bera. Bihurtu gaitezen norbera Sortzaile, nor bestela, Sortzaile on alegia. Eta horretarako arrastoan jarri behar norberak sortzen duen energia bera. Sineskerak, pentsamenduak, portaerak, emozioak eta ondorioz energia sortzea. Bizitza ona izateko, eta ingurua hobeagoa egiteko.

Nere usteetan mundo hobe baten ahaleginetan dabillenaren abiapuntua, aipatutakotik etorri behar du.

Ondo sentiarazten gaituen pentsamenduekin bizi. Horrela ez bada, estresa dugu gainean.

Bukatzeko, hara nere esaldi bat: “Saiatu bizitzen barrengo etengabeko irrifarrakin”.

Norbera da benetako Sortzailea.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Quisque finibus commodo nibh, ut elementum velit sollicitudin at. Donec suscipit commodo risus. Nunc vel orci eget ligula elementum consequat. Fusce velit erat, convallis scelerisque aliquet ut, facilisis egestas tellus. Quisque sit amet sapien placerat, ultricies sapien ut, vestibulum ex.

Komentatzen denaz gain eta saioa aurrera eramatean, behatu eta utzi.

Baliteke zu kezkatzen zaituen horretaz osatzea, eta baliteke ere Energia Adimentsuak beste bide bat hartzea, lehentasuna duena oreka lortzeko.

Garrantzitsua da maiztasun altuan bibratzen duten emozioekin bizitzea, energia modu positiboko oihartzuna dutenak, hala nola maitasuna, harmonia, gozamena, bibrazio onak, etab ...

Baldin eta nerekin harremanetan jartzeko interesa baduzu, idatzi korreo bat

Nerekin harremana izateko honako helbide elektronikora bidali mezua: distirabai@gmail.com
Gerora egoki baderitzogu, harremana izan dezakegu bideokonferentziaz.