ORDEZKARI MODUAN INTEGRA METODOA URRUNERA BIDERATZEN
Urrunera egiten den konesio energetikoa da. Ordezkaria: hirugarren pertsona bateren azpikontzientearen erantzunak kanalizatuko dituena. Ordezkatua: azpikontziente mailan konesioa gauzatu nahi den pertsona. Jakina, aurrez adoztu egin behar da landu behar den gaia edo helburua.
Sintomak, izanda ere eragin fisikoa, psikikoa edo ba du aldarte emozionala,… dena landu daiteke. Garrantzia du, eta haundia, helburua ondo zehaztea, hausnartu beharrekoa. Saio bakoitzean beti helburu bakarra, edozein izanda ere.
Helburua zehaztean, ordezkariaren egiteko da hortara egokitzea. Ordezkatua den pertsonaren eremu energetikoan sartzea bezala da. Aurrez harturiko datuak tarteko. Horri esker ordezkatutako petsonaren azpikontzienteak ematen dizkigu erantzunak. Guzti hau ahalbideratzeko Goi kontzienteaz edo Erregistro akasikoaz nahi baduzu, baliatzen gara.
Emaitzen bat izanen da beti. Hori bai, ezin dugu garantiarik eman. Zeren, aldakorrak diren hainbat gora behera present daude sarritan.
Fisika kuantikoataz baliatzen gara, Neurozientziaren lorpenaz, Epigenetikaren adierazpenaz,….
Nolabait adierazteko, bi eginkizun nagusi bideratzen dira: GARBIKETA EDO EZABATZEA ETA SINESKEREN GRABATZEA.
Garbiketaz hitzegitean, kontuan dugu zehaztutako helburua lortzea ezeztatzen duena. Trauma emozional bat izan daiteke, baita ere blokeo emozionala, baita ere inoz erreprimitutako emozioak, oztopo izan daitezkeen lehialtasunak ere.
Trauma emozionala: momento jakin batean oso barneratutako zerbait eta atera ez dena, onartu ez duguna. Bihotza ikutua da.
Lehialtasunak, nozki, ezkorra behar du izan, zehaztutako helburuari kalte egiten diona, ezinean gaudelako.
Blokeo emozionala: izan daitezke emozio hainbat, horiek tarteko bizitza normala egin dezakegu, bainan izaten denean erresonantzia gertatutakoarekin eta konpondu etzena, ba hori, emozioak zart edgiten du eta bizitza nahasi.
Ikusten duzu, guzti horrek modu ezkorrean eragin dezake, edo zati batek. Garrantzizkoa zera da, dagokion garbiketa egitea. Konesioa horretarako da, ordezkatutakoaren Azpikontzienteak dena esaten du giharren testajea eginez, kinesiología alegia.
Garbiketaren zeregina bukatzean, sineskerak grabatzea dagokio, beti helburua kontuan izanda. Esaten nuen, sintoma fisikoa izan daiteke; aldarte psikologikoa izan daiteke edo etegabean dabilkigun emozio ezkorraren bat.
Osasun fisikoarekin zerikuzia duenean, osasun protokoloa gauzatzen da eta begiratu ere, galdetuz, elikaduraren kontua, erradiazio elektromagnerikoak eta baita ere produktu tosikoak.
Sineskerak grabatzean kontuan hartu behar dira lau begirada edo alderdi, Merezimendua, Boterea, Sinesmena eta Ekimina edo egitea.
Nola da posible eraldaketa hau pertsonan gauzatzea Ordezkatze ihardunean?. Lehenengo eta behin, ordezkatutako pertsonaren baimena behar da. Bigarren, Basu Gobernatzaile (Vaso Gobernador) meridianoaren ibilbidea errespetatzen da. Hirugarren, magnetita dugu burmuinean, gorputzean.
Laugarren, ian batetaz baliatzen gara, magnetita du ere. Bostgarren, garbitzeko eta grabatzeko ere, Intentzio garrantzizkoa da oso.
Eta gero zer?. Ba hori, erreparatu zeure buruari, ea ezer gertatzen den. Zerbait ona izanen da. Hemen ere intentzioa. Eta beti, bi aldeetatik jarrera maitakorra.
