Mezu hau munduari zuzendua da, Lurra planeta honetan bizi den guztiari. Gizateria osoari.
Konfiantzaz eta zihurtazunean bizitzea lortu behar dugu, gizakion artean babesa izan modu etengabean, hau guztia, erakunde ofizialek bermea eman zain egon gabe. Eta hori ahal da ditugun giza gaitasunak tarteko dohai horiek partekatuz.
Jakina, baditugu mundu honetan hainbat arau ezkutuan dauden gutxiengo horien neurrira eginak, ezkutuan neurri batean behintzat, eta luzatzen diguten mezua interesatua eta aldi berean mingarria da.
Aski da ikuillua zerbait hobeto eduki nahi izate horrekin, garbiagoa alegia. Jakina, ez naiz ari ikuilluan lan egiten dutenen aurka. Hau ikuspuntu metaforikoa da. Hala ere, ikuillua beti izango da ikuillu, beti zikin, askatasun eza alegia. Ez da posible inor hezitzea modu askean, hezitzale bera aske ez bada.
“Ikuillutik at” aritze hau, inposatzen dizkiguten arauetatik diot, gizateriaren historian ez da gauza berria. Ba dira jada persona ugari, horretan dabiltzanak, zenbaitzuk, erratuak, ikuillua garbitu nahiean, eta beste batzuek ikuillutik kanpo jokatzen dabiltza/gabiltza.
Daude, agian egon direla esan beharko genduke, hainbat afrikar kultura horrela adierazten digutenak. Hegoamerikar indigenak espainiar eta portugesak heldu aurretik. Besteak beste Pizarrogandik ihesi mendi gainetara joandako Peruko Inkak. Iparamerikako bertakoak, inbadituak izan aurretik. Australiako aborigenak, kolono europearrak iritsi baino lehen.
Hemen bertan iberiar penintsulan, Herri iberoak izan ditugu, kartaginenseak eta bereziki erromatarrak erasokor etorri aurretik. Eta hainbat erlijioz ere aritu gindezke, esenioak berak, eta baita ere kristauak, lehenengo bi mendeetan eginikoa, gero garaiko agintarien esanetara makurtu zirelarik.
Sekretua bat bakarra da, ez da besterik, Naturaz gozatu, maitatu. Azken finean Gizateria maitatzea da, bat egitea. Aurretik 500.000 pertsona izan zitezkeen. Egun iha 8.000 milloi. Teknologi berriekin, onurako erabiliz eta ez gaizkirako.
Gauza da partekatzea, sinestea petsonak izaeraz onak garela, elkarkidetza izan bide lagun. Inguruan tragedia bat gertatzen denean azaltzen dugun jarrera solidarioa, bihurtu eguneroko bizitzara, hori bai, moralismotik at, eredu soziala bailitzan.
Pertsona guztiak ditugu dohaiak, baliabideak, besteen beharreri erantzuteko, beraz ahal dugu partekatu. Horrela gurpilla biraka dabil eta beste gizarte mota gauzatzen da. Elkarkidetza konpetentziaren tokian; oinarrizko beharren hasetzea, kontsumismoaren tokian; eskuzabaltazuna “nik neurea eta hor konpon” jarrera gaindituz.
Eta horrela, faltsukeriarik gabeko gizarteak hartuko dio aurrea; horrela desberdintasunak gailendu ahal izango dira; elkarkidetzak hartuko du toki, batak bestea mendean izateko griñarik gabe; konfiantzak lehentsuna izango du, beldurrik gabe; gizarte paketsu bat izango dugu, interesatuek sorturiko gerrak bukatuz; pertsona askeak izanen gara.
Ni horretan nabil, osakuntzari buruz ditudan ezagutzak tarteko. Eta zuk, ze dohai dituzu, ze gaitasun?. Jar zaitez bide hontan. Gurpilla biraka, beste gizarte eredu bat. Hau, egungoa, maneiatua da, uztelak dario.
